Skip to main content

Edukiontzietako grafitiak garbitzen ari da Mankomunitatea

Eibarren hasi da garbiketa lanekin dagoeneko, eta gainontzeko herrietan egingo da datozen egunetan.

Mankomunitatea garbiketa lanak egiten hasi da edukiontzietako grafitiak garbitzeko, kaleak garbi mantentzeko eta eskaintzen dituen zerbitzuetan hobekuntzak txertatzen jarraitzeko konpromiso irmoari eutsiz. Kasu honetan, edukiontzi-irlak ingurune atseginagoak eta estetikoki zainduagoak izan daitezen da helburua.

Debabarrenako Mankomunitateak eta Mutrikuko Udalak proba pilotu bat martxan jarriko dute udalerrian ontzi arinen gaikako bilketa hobetzeko

Mutrikun 2023an guztira 163 tona ontzi arin jaso zituen Mankomunitateak. Honek esan nahi du biztanleko 29 kilogramo ontzi arin birziklatu zirela. Datu hauek, Gipuzkoako batazbestearekoren azpitik daude. Dena den, Debabarrena eskualdeko birziklatze datu onenak ditu Mutrikuk.

Mutrikuko Udalak eta Debabarrenako Mankomunitateak lankidetzan proba pilotua martxan jarriko dute. Ekimenaren helburu nagusia udalerriko ontzi arinen gaikako bilketaren datuak hobetzea izango da. Horretarako, Mutrikuko 24 edukiontzi horietan gailu adimendundun dispositiboak jarriko dira.

Gaikako bilketaren datuak hobetu dira edukiontzi urdin eta hori berriak jarri zirenetik

Iazko urtarrilarekin alderatuta, aurten 4 tona paper eta kartoi gehiago bildu dira gaika, eta 9 tona ontzi arin gehiago.

Debabarrenako Mankomunitateak papera eta kartoia eta ontzi arinak gaika biltzeko edukiontziak aldatu zituen abenduan, eta aldaketa honek eman ditu dagoeneko lehen fruituak: aurtengo urtarrilean, iazkoarekin alderatuta, 4 tona paper eta kartoi gehiago bildu dira gaika (iaz 234t eta aurten 238t), eta 9 tona ontzi arin gehiago (iaz 125t eta aurten 134t).

2023ko gaikako bilketaren datuen txosten grafikoa eskuragarri dago herritarrentzat

● 2023 urtean gaikako bilketaren tasa %0,79 jaitsi da, %54,68tik %53,89ra.

Debabarrena Mankomunitateak 2023ko gaikako bilketaren inguruko datuen berri emateko txosten grafikoa argitaratu du herritarrentzat debabarrena.eus webgunean, birziklapen ohitura egokien kontzientzia areagotzeko asmoz, informazioa zabaltzeko.

Bertan jasotzen dira, baita ere, azken urteetan gaikako bilketaren tasak izan duen bilakaeraren datuak, eta ikus daiteke nola 2023an %0,79 jaitsi den tasa hori, %54,68tik %53,89ra, hain zuzen ere.

Gabonetako zuhaitz naturalak bilduko dira urtarrilaren 15ean eta 18an

Edukiontzien ondoan utzi beharko dira 20:30etatik 21:30etara bitartean, eta aurrez 943 700 799 telefonora deitu beharko da abisua eman eta Mankomunitateak bilketaren plangintza osatu ahal izateko.

Amaitu dira gabonetako ospakizunak eta herritar askok apaingarriak zakarretara botatzen dituzte egun hauetan. Horregatik, Mankomunitateak Gabonetako zuhaitz naturalak bilduko ditu udalerri guztietan: urtarrilaren 15ean Eibarren, Ermuan eta Mallabian eta urtarrilaren 18an Soraluzen, Elgoibarren, Mendaron, Deban eta Mutrikun.

Webgune berria du Mankomunitateak

Erabiltzaileek nabigatzeko errazagoa, intuitiboagoa eta funtzionalagoa da.

Mankomunitateak webgunea berritu du eta erabateko itxura aldaketa egin du dagoeneko zaharkitua zegoen webgunea eguneratzeko, herritarrek eta erabiltzaileek nabigatzeko errazagoa, intuitiboagoa eta funtzionalagoa den espazioa lortzeko helburuarekin.

Webgune berrituak domeinu berdina mantenduko du, debabarrena.eus, eta, Mankomunitatea herritarrengana gerturatzeko ahaleginean, diseinu garbia eta nabigatzeko erraza du.

Subscribe to