Skip to main content

Birziklapen ohituren azterketa egiten ari da Mankomunitatea hainbat edukiontzi puntutan, edukiontzi marroian hondakin desegoki ugari antzeman ondoren

• Astebetean guztira 3.295 poltsa desegoki aurkitu ditu edukiontzi marroian eta 62 puntu kritiko identifikatu ditu eskualdean.

Urriaren 24an hasi ziren Mankomunitateko bi langile edukiontzi marroitik organikoak ez diren hondakinak ateratzen, helburua izanik biohondakinen edukiontzian geroz eta maiztasun handiagoz agertzen ziren hondakin desegokien azterketa egitea, irtenbideak bilatzeko, eta batez ere, herritarrengan kontzientzia pizteko moduak lantzeko.

Urtebetean 75.510 kg plastiko gogor jaso ditu Mankomunitateak

2021eko irailean abiarazi zuen Mankomunitateak garbiguneetan plastiko gogorra jasotzeko zerbitzua.

Urtebetean 75.510 kg plastiko gogor jaso ditu Mankomunitateak

2021eko irailean abiarazi zuen Mankomunitateak garbiguneetan plastiko gogorra jasotzeko zerbitzua.

2021eko irailetik hona 75.510kg plastiko gogor jaso ditu Mankomunitateak eskualdeko garbiguneetan eta Aizarnazabalgo Recuperados Isasi enpresara bideratu ditu birziklatzeko.

Eskualdeko garbiguneetako ordutegia aldatuko da abenduaren 1etik aurrera

Eskualdean lau garbigune daude guztira Eibarren, Ermuan, Elgoibarren eta Mutrikun kokatuta, normalean kopuru txikiagoan sortzen ditugun hondakinak biltzeko.

Abenduaren 1etik aurrera garbiguneetako ordutegia aldatuko da eta honako ordutegian egongo dira zabalik: aurrerantzean astelehenetan 15:45etatik 18:15etara soilik egongo dira zabalik, hau da, arratsaldez. Asteartetik ostiralera, aldiz, 9:00etatik 13:00etara eta 15:45etatik 18:15etara eraman ahal izango dira hondakinak, eta larunbatetan ohiko ordutegia mantenduko da, 9:00etatik 13:00etara.

II. Berdintasun Plana onartu du Debabarrenako Mankomunitateko Batzar Nagusiak

2023-2026 urte bitartean egongo da indarrean eta helburu du emakume eta gizonen arteko berdintasun erreala sustatzea erakunde barruan eta honek egiten dituen kanpo ekintzetan.

Debabarrenako Mankomunitateak Berdintasun Plana eguneratu du berdintasun politikak sustatzeko helburuarekin, eta 2023-2026 bitartean indarrean egongo den II. Berdintasun Plana onartu du aste honetan Batzar Nagusiak.

Udalerrietan ekintzak Hondakinak Prebenitzeko Europako astearen baitan “Ondo birziklatzea, guztion onura” lelopean

Aurten fokua hondakinak egoki sailkatzearen onuretan jarri du Mankomunitateak Hondakinak Prebenitzeko Europako astearen baitan herriz herri egingo dituen ekintzetarako.

Azaroaren 19tik 27ra ospatuko da aurten Europa mailan Hondakinak Prebenitzeko Astea, hondakinen kudeaketa egokiari buruzko kontzientziazioa sustatzeko helburuarekin. Horregatik, Mankomunitateak hainbat ekintza antolatu ditu eskualdeko udalerrietan hondakinak egoki sailkatzearen onurak azpimarratzeko.

Kartoi komertziala ordutegiz kanpo ateratzea, edukiontzi kanpoan agertzen diren hondakinen arrazoi nagusia

Edukiontzi kanpoan uzten diren hondakinen inguruko inspekzioak egiten dihardu Mankomunitateak, eta dagokion kasuetan neurriak hartzen.

2022ko otsailean hasi zen Mankomunitatea edukiontzi inguruetako puntu batzuetan pilatzen diren hondakinen inspekzioak egiten eta neurriak hartzen, herritarrek azaldutako kezkari erantzunez. Izan ere, edukiontzien kanpoan dauden hondakinek ingurua zikintzen dute eta herriko zenbait kaleetan ibiltzea esperientzia desatsegin bihurtzen dute.

 

Ibilgailu elektriko bat erosi du Mankomunitateak

Maiatzean erosi zuen Mankomunitateak lehen ibilgailu elektrikoa eta, trantsizio energetikorako bidean urratsak ematen jarraitzeko, bigarren ibilgailu elektriko bat erosi du, legealdi hasieran zehaztutako helburuei erantzunez.

Aldaketa klimatikoari tokikotasunez erantzuteko eta trantsizio energetikoa sustatzeko, ibilgailu elektriko funtzioanitz bat erosi du Mankomunitateak, legealdi hasieran zehaztutako helburuei erantzunez.

Subscribe to