Ontzi arinak nola sailkatu behar diren adierazten duen eskuorria banatu da eskualdeko etxebizitza guztietan
Ekonomia zirkularrean jartzen du azpimarra, hondakinak modu egokian sailkatuz gero lor daitezkeen produktu berrien inguruko informazioa emanez.
Debabarrenako Mankomunitateak sentsibilizazio ekintza berri bat jarri du martxan, eta eskualdeko etxebizitza guztietan banatu ditu ontzi arinak nola sailkatu behar diren adierazten duten eskuorriak, Ecoembes erakundearen finantziazioarekin.