Hasi dira Mutrikun lurrazalekoengatik aldatu ez ziren lurpeko edukiontziak berritzeko lanak
Elgoibarko lanak amaitu ondoren, gaur bertan hasi dira lanak Mutrikun, eta martxoko hirugarren astean amaitzea aurreikusten da.
Elgoibarko lanak amaitu ondoren, gaur bertan hasi dira lanak Mutrikun, eta martxoko hirugarren astean amaitzea aurreikusten da.
Mankomunitateak 2021eko gaikako bilketaren inguruko txosten grafikoa sortu eta herritarren eskura jarri du, herritarrek modu ulerterratzean izan dezaten eskualdeko birziklapen datuen berri.
Antonio Arrillagan, Pedro Miguel Urruzunon eta Aita Agirre Plazan berritu dira lurpeko edukiontziak, egoera txarrean daudelako eta mantentze lanen baitan, hauek hondatu aurretik eguneratzeko eta kalitatezko zerbitzua bermatzeko.
Mutrikuko lanak amaituta, Eibarko lau puntuetan berrituko dira lurpeko edukiontziak: Urkizu 7, Bidebarrieta 60, Errebal 5 eta Toribio Etxeberria 29.
Ikasturtearen bigarren seihilekoan eskualdeko ikastetxeetan emateko ingurumen heziketa saio berezia prestatu du Mankomunitateak, Nazioarteko Ingurumenaren Egunaren harira (ekainak 5).
Debabarrenako Mankomunitateak ingurumen heziketa saioak eman izan ditu eskualdeko ikastetxeetan, eta Nazioarteko Ingurumenaren Egunaren harira (ekainak 5), ikasturtearen bigarren seihilekorako saio berezia antolatu du.
Mankomunitateak desegokitzat jo ditu Eibarko Udalak Mankomunitatean dituen ordezkari sozialisten adierazpenak, eta prest agertu da Mankomunitatearen foroen bidez gaiak eztabaidatzeko. Iosu Arraiz, Mankomunitateko lehendakariak, eta Asier Lekube, kudeatzaileak, harrigarritzat jo dute Mankomunitatean eztabaidatu gabe, prentsaren bidez oinarririk gabeko kexak azaltzea.
Azken urtean 27.560kg pneumatiko bildu dira eskualdeko garbiguneetan, eta Mankomunitateak Desguaces Lezo enpresari esleitu dio jasotako pneumatikoen birziklapenaren kudeaketa.
Ingurumen heziketa saio bereziak ematen ari da Mankomunitatea eskualdeko hainbat ikastetxetan, Nazioarteko Ingurumenaren Egunaren harira (ekainak 5).
Debabarrenako Mankomunitateak lanean jarraitzen du ingurumenarekiko errespetua eta birziklapen ohitura egokiak kolektibo ezberdinetara hedatzeko.
• Iosu Arraiz, Mankomunitateko lehendakaria: “Debabarrena eskualdean enpresa sare garrantzitsua daukagu, eta gehienak jasangarritasunaren aldeko urratsak egiten ari dira azken urteetan. Mankomunitatetik gizarteko kolektibo ezberdinengan gaikako bilketa sustatzeko egiten ari garen lanaren baitan, hondakin organiko ugari sortzen dituzten enpresetara hurbildu gara oraingoan, hondakinak bereizteko dituzten ohiturak aztertzeko eta ohitura horiek hobetzeko dituzten beharrak entzun eta baliabideak emateko”.
• Dagoeneko erabilgarri daude Mankomunitateak eskualdean kafe kapsulak jasotzeko jarri dituen 45 edukiontzi berriak.
Debabarrenako Mankomunitateak guztira 45 edukiontzi berri jarri ditu eskualdeko herrietan kafe kapsulak jasotzeko, herritarrei kapsulen birziklapena errazteko helburuarekin. Asteazkenean hasi zituzten edukiontziak herriz-herri jartzeko lanak eta dagoeneko erabilgarri daude guztiak.
2021eko martxotik jasotzen dira kafe kapsulak banatuta