Skip to main content

Eskualdean jasotako bio-hondakinekin sortutako 200kg konpost banatu zituen Mankomunitateak Elgoibarren

Ehunka herritar hurbildu ziren Aita Agirre plazan jarritako postura konposta eta petunia-haziak zituen lorontzi biodegradagarri txiki bat jasotzera.

Debabarreneko Mankomunitateak abenduaren 16an banatu zuen eskualdeko bio-hondakinekin sortutako konposta Elgoibarren. Guztira 200kg konpost banatu ziren, petunia-haziak zituen lorontzi txiki batekin batera, eta ehunka herritar hurbildu ziren Aita Agirre plazan jarritako postura.

Gabonetako zuhaitz naturalak bilduko dira eskualdeko herrietan ostiralean eta datorren astelehenean

Edukiontzien ondoan utzi beharko dira 20:00etatik 21:00etara bitartean, eta aurrez 943 700 799 telefonora deitu beharko da abisua eman eta Mankomunitateak bilketaren plangintza osatu ahal izateko.

Amaitu dira gabonetako ospakizunak eta herritar askok apaingarriak zakarretara botatzen dituzte data hauetan. Horregatik, Mankomunitateak Gabonetako zuhaitz naturalak bilduko ditu eskualdeko herrietan ostiralean eta datorren astelehenean, urtarrilak 17. 

Mankomunitateak 14.890.565 euroko aurrekontua onartu du 2022rako

Ahalegin ekonomiko nagusia hiri-hondakinen gaikako bilketa eta kudeaketa hobetzeko partidetan eta Jasangarritasun Energetikoaren Planaren garapenean dago.

Debabarrenako Mankomunitateak onartu du 2022rako aurrekontua: 14.890.565,16 eurokoa izango da, iaz baino 386.074,16 euro (% 2,66) gehiago. 2022rako aurrekontuaren helburua da gaur egun ematen dituen zerbitzuen kalitateari eustea, hobekuntzak txertatuz eta gastuei eusteko ahalegina eginez, Mankomunitatea osatzen duten Udalei kuotak ez gehitzeko.

Poltsa industrialik ezin da utzi beira edukiontzietan

Mankomunitateak hainbat pegatina jarri ditu edukiontzietan, herritarrak, eta batez ere tabernariak, ohartarazteko inolako poltsarik ezin dela bota beira edukiontzietara.

Azken hilabeteetan ohikoa izaten ari da beira edukiontzien barruan poltsa industrialak ikustea. Horregatik, Mankomunitateak hainbat pegatina jarri ditu edukiontzietan herritarrei, eta batez ere tabernariei, mezu argi bat helarazteko: ezin da inolako poltsarik bota edukiontzi hauetara.

“Hemen ondo birziklatzen dugu” ikurra eskualdeko saltoki txikietan aplikatuko du orain Mankomunitateak

Iazko urrian azalera handiko saltokietan egin zuen lanketa bera egingo du orain Mankomunitateak eskualdeko saltoki txikietan, Debabarrenako kolektibo desberdinen birziklapen ohiturak hobetzeko helburuarekin.

Mankomunitateak azalera txikiko saltokiek gaikako bilketarekiko duten konpromisoa neurtuko du datozen hilabeteetan, eta erraztasunak ere emango dizkie hondakinak modu egokian birziklatzeko. “Hemen ondo birziklatzen dugu” ikurra eman eta aitortza publikoa egingo die hondakinak modu egokian banatzen dituzten saltokiei.

Edukiontzi kanpoan hondakinen poltsak uzten dituztenekin neurriak hartzen hasi da Mankomunitatea

Mankomunitatearen hondakin bilketaren ordenantzan oinarrituta, herritarren kezkei eta kexei erantzunez, eta udaltzaingoek egindako atestatuei jarraiki, lau zigor expediente ireki dira 2021eko urritik hona.

Azken hilabeteetan hainbat herritarrek azaldu dute kezka edukiontzi inguruetako puntu batzuetan pilatzen diren hondakin poltsengatik, ingurua zikintzen dutelako eta herriko zenbait kaleetan ibiltzea esperientzia desatsegin bihurtzen dutelako.

Kalean dauden animaliak jaso eta Animalien Ongizaterako Zentrora eramatearen tasa arautzen duen ordenantza onartu du Mankomunitateak

Etxeko animaliak bide publikotik jasotzeko eta Animalien Ongizatearko Zentroan harrera egiteko zerbitzua ematen du Mankomunitateak, eta animaliak galtzen dituzten jabeek zerbitzu hau jasotzeagatik ordaindu beharreko tasa arautzen duen ordenantza onartu du Mankomunitateak.

Debabarrena Mankomunitateak eskualdeko bide publikoetan dauden animaliak jasotzeko zerbitzua eskaintzen du, eta jasotako animaliak Eibarren kokatzen den Animalien Ongizaterako Zentrora eramaten ditu. 

Ontzi arinak gaika batzea eta errefus kopurua murriztea, eskualdeko erronka nagusiak gaikako bilketari dagokionean

Azken urteetan gaikako bilketaren tendentzia goranzkoa izan bada ere, 2021ean %55ean egonkortzeko zantzua erakutsi du gaikako bilketa tasak. Azken urtean %55,05ean kokatu da gaikako bilketa Debabarrena eskualdean, 2020an baino %0,21 gutxiago.

Azken urteetan gaikako bilketaren joera goranzkoa izan da, eta 2021ean, aldiz, %55ean egonkortzeko zantzua erakutsi du tasak.

Subscribe to