Skip to main content

Gaikako bilketak bilakaera positiboa izan du 2021eko lehen hiruhilabetean

2021eko lehen hiruilabetean 85 tona errefus gutxiago bildu dira gaika Debabarrenan, 2020ko datuekin alderatuta. Gaika bildu den organiko kopuruak, berriz, 43 tona egin du gora.

Mankomunitateak lanean dihardu etengabe eskualdean gaikako bilketaren datuak hobetzeko, eta 2030erako %70eko gaikako bilketara iristea du helburu. Bide horretan, ezinbestekoa da errefusa edo birziklatu ezin diren hondakin kopurua murriztea. 

Poltsa konpostagarrien kontsumoak gora egin du eta erabilera okerra hauteman da 2021eko lehen hiruhilekoan

%20ko igoera eman da poltsa konpostagarrien kontsumoan, eta antzeman da herritar batzuek ontzietarako edo birziklatu ezin diren hondakinetarako poltsa gisa erabiltzen dituztela.

  • Mankomunitateak gogorarazten du poltsa konpostagarriak edukiontzi marroira hondakin organikoak botatzeko baino ez direla, eta ezin direla erabili beste hondakin mota batzuetarako.

Garbiguneen kanpoan hondakinak uzten dituzten pertsonei isunak jartzen hasiko da Mankomunitatea

Isunak 1.750 eta 45.000 euro artekoak izan daitezke.

Azken hilabeteetan Mankomunitateak antzeman du garbiguneen inguruneak ordutegia errespetatu gabe eta bereizketa egokia egin gabe hondakinak botatzeko gune bihurtu direla, baita garbigunean utzi behar ez diren zaborrak uzteko guneak ere, esaterako, amianto-hondakinak.

Gorakada nabarmena antzeman da industrialdeetako paperaren eta kartoiaren bilketan

Egun, hilean 40.000kg paper eta kartoi biltzen dira Debabarrenako enpresetan banatutako 677 edukiontzi urdinen bidez.

Mankomunitateak birziklatzeko edukiontzi urdinak eskaintzen dizkie, doan, papera eta kartoia bereizteko borondatea erakusten duten enpresa guztiei, eta bilketa astean behin egiten da. Gaur egun, 677 enpresek dituzte Mankomunitateko edukiontzi urdinak. 

2020an tamaina handiko 776 tona hondakin bildu ziren Debabarrenan

Altzariak, etxetresna elektrikoak, koltxoiak eta abar dira tamaina handiko hondakinak, eta garbiguneetan edo edukiontzien ondoan utzi daitezke, astelehenetan edo ostegunetan, 20:30etik 21:30era, udalerriaren arabera.

Tamaina handiko hondakinak biltzeko zerbitzuaren bidez, Mankomunitateak urtero milaka kilo biltzen ditu: birziklatu daitezken egurrezko altzariak, berrerabili edo birziklatzen diren etxetresna elektrikoak eta energetikoki birbalorizatzen diren koltxoiak jasotzen dira, esaterako.

Mankomunitateak herritarrak eskertu eta gaikako bilketa sustatzeko bideoa zabaldu du Birziklapenaren Nazioarteko Egunean

Mankomunitateko lehendakariak eskerrak eman dizkie herritarrei azken hilabeteetako konpromisoagatik, eta dei egiten die eskualdean dauden baliabide guztiak erabiltzen jarraitzeko, hondakinak behar bezala bereizi eta birziklatzeko.

Debabarrenako Mankomunitateak bideo bat zabaldu du Birziklapenaren Nazioarteko Egunean eskualdeko herritarrak eskertzeko eta birziklatzeko eskura dauden baliabide guztiak erabiltzeko deia egiteko. 

Mankomunitateak kaleak garbitzeko 24 orga erabiltzen ditu udalerrietako zakarrontzietako hondakinak biltzeko

2020an, Mankomunitateak 10.262,30 euroko inbertsioa egin zuen kaleak garbitzeko 24 orga erosteko, eskualdeko udalerrietako paperontzietako hondakinak gaika biltzeko.

Eskualdeko udalak bide publikoan lau zatikiko paperontziak jartzearen aldeko apustua egiten ari dira, izan ere,  baliabide bat dira birziklapenaren eta ingurumenaren inguruan herritarrak kontzientziatzeko eta hezteko, etxean ez ezik, eguneroko bizitzako eremu guztietan ere hondakinak bereizteko ohiturak sortzeko.

Subscribe to