%2 jaitsi da Debabarrenan 2020ko lehen seihilekoan sortutako hondakin kopurua 2019ko datuekin alderatuta
2020ko lehen 6 hilabeteetan 15.090 tona hondakin bildu dira eskualdean, 2019an baino % 2 gutxiago.
-
2020ko lehen seihilekoan 200 errefusa tona gutxiago eta 55 tona organiko gehiago bildu dira 2019ko lehen seihilekoan baino.
-
Birziklapenak gora egin du ontzien eta egurraren zatikietan, baina behera beirarenean eta tamaina handikoetan.