Skip to main content

Mutrikuko garbigunea berriz ere abian da

Deba eta Mutrikuko udalerriak lotzen dituen errepidean (GI-638) obrak amaitu ondoren, Mutrikuko garbigunea eta transferentzia-estazioa zabalik daude berriz ere, eta normaltasun osoz funtzionatzen ari dira.

Normaltasunez funtzionatzen ari da irailaren 4tik aurrera, Deba – Mutriku errepidea (GI-638) ireki delako.

Deba eta Mutrikuko udalerriak lotzen dituen errepidean (GI-638) obrak amaitu ondoren, Mutrikuko garbigunea eta transferentzia-estazioa zabalik daude berriz ere, eta normaltasun osoz funtzionatzen ari dira.

Zuzeneko komunikazio-kanalak zabaldu behar ditugu gure auzotarrekin Mankomunitateak egiten duen lana ezagutu dezaten

Debabarrenak jauzi handia egin du aurrera herritarren konpromisoari eta parte-hartzeari esker. Azken 4 urteetan nabarmen hobetu dugu birziklapena, 2015eko % 39,66ko gaikako bilketatik 2019ko % 55,63ra igarota. Gero eta gehiago jabetzen gara ingurumen-arazoez, hala nola klima-aldaketaz edo duela gutxi arte izan ditugun zabortegiek eragiten zituzten arazoez. DVn 2019-10-13an argitaratutako elkarrizketaren testuak.

Nola aurkitu duzu Mankomunitatea erakundearen buruan daramatzazun aste gutxi hauetan?

Debabarrena Eskualdeko Mankomunitateak aho batez onartu du 14 milioi euro inguruko aurrekontua

Gaikako bilketarako eta birziklatzerako partidak % 10 igo dira, eta Mankomunitateak, guztira, 5,8 milioi euro inbertituko ditu partida horietan, hau da, 80 € herritar eta urte bakoitzeko. Iosu Arraiz: “Aurrekontuaren lehentasunak dira zerbitzua hobetzea, kopuruekin gardenak izatea, eta birziklatzearen alorrean Europak ezarritako helburuetarantz aurrera jarraitzea”.

Koronavirusa: HIRI HONDAKINEN EDUKIONTZI GRISAK, ERREFUSA, IREKITZEA, COVID19-AK KUTSATUTAKO HERRITARREK ERABILI AHAL IZATEKO.

Debabarrenako Mankomunitateak etxeko hondakinak jasotzeko hartu dituen neurriak Debabarrenako Mankomunitateko zaborra jasotzeko langileek lanean jarraituko dute alarma egoera bitartean. Txandak hiru ordutegi ezberdinetan banatuko dira kutsatzeak ekiditeko.

Zirkular informatiboa

Kontratazio publikoan epeak eteteari buruzko ondorengo zirkularra igortzen da, COVID-19k eragindako osasun-krisia kudeatzeko alarma-egoera deklaratzen duen Martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren ondorioz.

Eskaintzak aurkezteko epean dauden lizitazio espedienteetan, epeak eten egingo dira, alarma-egoera amaitu eta hurrengo egunetik aurrera hasita.

KORONABIRUSAREN AURREAN DEBABARRENA ESKUALDEKO MANKOMUNITATEAK NEURRI BERRIAK HARTU DITU

Gobernuak alarma egoera deklaratu ondoren COVID-19 koronabirusak eragindako osasun larrialdi egoerari aurre egiteko, eta Gobernu Zentralak hartutako neurrien ildotik, Debabarreneko Eskualdeko Mankomunitateak - Badesa zerbitzu desberdinetako langileak berrantolatzeko betebeharrean ikusten da.

Ondorio horietarako, Debabarrena Eskualdeko Mankomunitateak garbiguneen sarea murriztuko du.

Alarma egoera honek irauten duen bitartean, Ermuko garbigunea itxita egongo da eta Eibar, Mutriku eta Elgoibarko garbiguneak egongo dira martxan.

Subscribe to