Skip to main content

Epeen etetea

463/2020 RDL, martxoaren 14koa, COVID-19-ak eragindako osasun-krisiaren egoeraren alarma egoera aldarrikatzen duenak, bere hirugarren xedapen gehigarrian, sektore publikoko erakundeek izapidetutako prozeduretan administrazio-epeak etetea aurreikusten du.

Informazio oharra hemen klikatuz kontsultatu dezakezu.


LANGILEAK BERRANTOLATZEKO HARTUTAKO NEURRIAK KORONABIRUSAK SORTUTAKO ALARMA EGOERA DELA ETA

PRESIDENTETZAREN EBAZPENA COVID-19 koronabirusak sortutako osasun larrialdiaren egoerari aurre egiteko, Gobernuak alarma egoera deklaratu ondoren, eta Gobernu zentralak hartutako neurrien harira, Debabarrena Eskualde Mankomunitateak – Badesak hainbat zerbitzutako langileak berrantolatu behar ditu. Ondorio horietarako, eta Debabarrena Eskualde Mankomunitatearen/Badesaren zerbitzuetako aholkularitza teknikoa jaso ondoren, hau EBATZI DUT:

Debabarrena Eskualdeko Mankomunikateak organikoaren eta errefusaren edukiontzietan pedalak ezartzeari ekingo dio astelehenean, martxoak 30

Guztira 306 edukiontzitan ezarriko dira pedalak. Instalazioa Koronabirusagatik kutsatu gehien dauden herrietatik hasiko da: Elgoibar, Eibar eta Ermua. Gainerako asteetan ekingo zaio eskualdeko beste herrietan. Apirilean zehar bukatua geratuko da.

Presidentzia Ebazpena

COVID-19k eragindako krisia kudeatzeko, Gobernuak martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren bidez alarma egoera deklaratuta eta horren iraupena beste hamabost egunez luzatuta, 10/2020 Errege Lege Dekretua, martxoaren 29koa, oinarrizko zerbitzuak ematen ez dituzten besteren konturako langileentzako baimen ordaindu berreskuragarria arautzen duena, indarrean jarri ondoren, aipatu errege lege dekretuaren eranskinean, baimen hori aplikatzen ez zaien zerbitzuak zehaztu dira, eta horiek, ondorioz, "funtsezko zerbitzuen" kalifikazioa jasotzen dute.

Zabor poltsen banaketarako 25 puntu berri ezarri ditu Debabarrenako Mankomunitateak Eibarren, Udalarekin elkarlanean

Ekimenak helburu du herritarrei beren egunerokoa erraztu, ahalik eta desplazamendu gutxien eginarazi, eta hondakin bilketa eta birziklapen egokia bermatzea.

COVID-19 ak sortutako Alarma Egoeran Debabarrenako Mankomunitateak herritarrei zein Udalei laguntzeko neurrien artean, zabor poltsen banaketarako puntu berriak ezarri ditu Eibarren.

Birziklapenak gora egin du Debabarrena Eskualdeko Mankomunitateko udalerrietan alarma-egoeran

Guztira 2.338.316,00 kg hondakin batu dira martxoan, biztanleko 32,13 kg. Birziklapen tasa %49,63koa izan da. Martxoa otsailarekin alderatuta, organikoaren bilketa %13,86 igo da, plastikoa %18,7, beira-bilketa % 42,56 eta papera %8,28. Errefusa %50,37.

Hiri-hondakinen bilketa hazi egin da Debabarrena Eskualdeko Mankomunitateko 8 udalerrietan martxoan, otsaileko datuekin alderatuta. Gehitu behar da, gainera, Estatu Alarma ezarri zenetik edukiontzien txipak ez-gaitu eta zabalik egon direla, herritarren segurtasuna bermatzeko.

Lizitazio publikoen etendura kentzea eta 17/2020 Errege Lege Dekretuko beste neurri batzuk

2020ko maiatzaren 6ko 123. zenbakidun BOEn maiatzaren 5eko 17/2020 Errege Lege Dekretua argitaratu zen, kontratazio publikoko prozeduren etendura kentzea erabakitzen duena; horren bidez, baimendu egiten da prozedurekin jarraitzea, baita lizitazio prozedura berriak hastea ere, 8/2020 Errege Lege Dekretuaren 34. artikulua aldatuta.

Debabarrena Eskualdeko Mankomunitateko informazio oharra hemen klikatuz kontsultatu dezakezu.

Debabarrenako Mankomunitateak berriro ekingo dio bolumen handiko hondakinen bilketa zerbitzuari astelehenean, maiatzak 18

Astelehenero Mallabia, Ermua eta Eibarren, eta ostegunero Soraluze, Elgoibar, Mendaro, Deba eta Mutrikun. Debabarrena Eskualdeko Mankomunitatearen telefonora (943.700.799) deitu behar da, trasteak utziko diren lekuaren berri emateko.

Koronabirusaren hedapena saihesteko, martxoaren 24an bertan behera geratu zen bolumen handiko etxeko traste zaharren bilketa zerbitzua.

Maiatzaren 18tik aurrera, deseskalatzea edo konfinamendua arintzeko 1. Fasea hastearekin batera, bolumen handiko etxeko traste zaharren bilketa zerbitzuari berriro ekingo zaio.

Subscribe to