Koronabirus (COVID-19) Trantsizio Protokoloa
Protokolo irekia da eta osasun bilakaeraren eta osasun publikoko agintaritzek xedatutako zuzentarauen arabera aldatuko da 2020.05.14
Dokumentua hemen klikatuta kontsulta daiteke.
Protokolo irekia da eta osasun bilakaeraren eta osasun publikoko agintaritzek xedatutako zuzentarauen arabera aldatuko da 2020.05.14
Dokumentua hemen klikatuta kontsulta daiteke.
Debabarrena mankomunitateak ekainaren 1ean irekiko ditu bulegoak herritarrei aurrez aurreko arreta emateko, ohiko ordutegian eta gomendatutako segurtasun neurriak errespetatuz.
Astelehenetik aurrera irekiko dira Debabarrena mankomunitateko bulegoak herritarrentzat. Ordutegia betikoa izango da, 9:00etatik 14:00etara, eta hiritarrak banaka deituko dituzte. Gehienez pertsona bakarra egongo da instalazioetan eta gainerakoek kanpoan itxaron beharko dute langile batek atea ireki eta sartzeko esan arte.
Zenbait udalerrik neurriak hartu dituzte, hala nola tasen hobariak epigrafe batzuetan, eta neurri horiek diru-sarreren defizita ekarri dute udal-kutxetan.
Debabarrena Eskualdeko Mankomunitateak Ingurumenaren Nazioarteko Eguna ospatuko du hondakinen kudeaketa onak Ama Lurraren kontserbazioan duen garrantzia azpimarratuz.
Hondakin organikoen bilketa, konpostagarriena, % 14an igo da, eta birziklagarria ez den errefusarena % 5,37a murriztu da.
Azken datuen arabera, Debabarrenako herritarrek gehiago birziklatu dute 2020ko apirilean 2019arekin alderatuta. Iosu Arraiz Mankomunitateako lehendakariak adierazi duenez, "gaikako bilketaren tasa %56an mantendu da, eta datu positibo hori nagusiki herritarrek, konfinamendua gorabehera, beren etxebizitzetan hondakinak banatzen jarraitu dutelako da."
2020ko maiatzean 441 tona hondakin organiko bildu dira Debabarrenako edukiontzi marroietan, aurreko urtean baino %11,08 gehiago, zati hori banatzen hasi zenetik datu positiboena lortuz. Bestalde, gaikako bilketa-tasa % 58,80koa izan da, aurreko urtean baino %5,44 altuagoa.
Maiatzean, osasun krisiak eta alarma egoerak egunerokotasuna baldintzatu badu ere, 441 tona hondakin organiko bildu dira Debabarrenako edukiontzi marroietan, 2019ko maiatzean baino % 11,08 gehiago.
Alarma egoera dela eta 2020ko 2 aldiko zabor tasan hobariak aplikatzeko Eibarko udalerrian hiri-hondakinak bildu eta tratatzeko zerbitzuak egiteagatiko tasak arautzen dituen Ordenantza Fiskalaren aldaketaren iragarkia
Ondorengo estekan kontsultatu dezakezu dokumentua.
Mankomunitateak gogorarazi du oso garrantzitsua dela birziklatzen jarraitzea, hondakinen gaikako bilketa murriztu egiten baita udako hilabeteetan.
Covid 19aren eraginak eta alarma-egoerak erakutsi digute, besteak beste, ingurumenaren zaintzak zutabe garrantzitsua izan behar duela etorkizuneko gizarteetan. Horregatik, gaur egun, inoiz baino beharrezkoagoa da gure hondakinak dagozkien edukiontzietan bereiztea.
Zigilatze lan definitiboak 2021eko udaberrian hastea espero da eta orain aurrez egin beharreko obrak hasi dira.
Debabarreneko Mankomunitateak Elgoibarko Urruzunoko zabortegia behin betiko zigilatu aurreko lanak hasi ditu. Zigilatze lanak 2021eko udaberrian hastea aurreikusten da eta aurrekontua 985.000 eurokoa da.
Debabarrena Mankomunitateko Batzar Orokorrak "Objetivo %70 Helmuga" izeneko plana onartu du uztailaren 22an egindako bileran. Plan horren helburua da gaika bildutako hondakinak urtero 520 tona handitzea, 2030ean 22.000 tonara iritsi arte.
Debabarrena Mankomunitateak helburu estrategiko gisa ezarri du 2030erako hondakinen gaikako bilketa %70era igotzea. Horrela, urtero gaika bildutako hondakinen kopurua 520 tonatan handituko litzateke, 2030ean 22.000 tonara iritsi arte.