Skip to main content

Soraluzen edukiontzi berrien ezarketa

%50ko gaikako bilketa gainditzeko helburuarekin, Debabarrenako Mankomunitatea, udalerri guztietan hondakin bilketa sistema berria bultzatzen ari da. Sistema berri honen oinarrian itxitura elektronikoa duten organikoaren eta errfusaren edukiontziak daude. Soraluzeko edukiontzien aldaketa hau, sistema berriaren inguruko xehetasunak jakinaraziko dituen kanpainarekin batera egingo da. Honela, Soraluzeko bizilagunek sistema berriaren inguruko informazioa jasoko duen informazio gutuna jasoko dute.

Soraluzeko informazio bulegoa zabalik!

Soraluzeko informazio bulegoa zabalik! Gaurtik abenduak 21 bitarte, udaletxeko osoko bilkura aretoan egongo gara. Ordutegia astelehenetik ostiralera 11:00-20:00 eta larunbatetan 9:00-14:00etara. Etorri zure kit-a jasotzera!

Soraluzeko informazio bulegoa zabalik! Gaurtik abenduak 21 bitarte, udaletxeko osoko bilkura aretoan egongo gara. Ordutegia astelehenetik ostiralera 11:00-20:00 eta larunbatetan 9:00-14:00etara. Etorri zure kit-a jasotzera! 


Hitzaldia Soraluzen

Era berean, bilketa sistemaren aldaketak azaltzeko, gaur abenduaren 12an, hitzaldia emango da arratsaldeko 18:30etatik aurrera Soraluzeko kiroldegian.

Era berean, bilketa sistemaren aldaketak azaltzeko, gaur abenduaren 12an, hitzaldia emango da arratsaldeko 18:30etatik aurrera Soraluzeko kiroldegian. Mankomunitatetik eta Soraluzeko udaletxetik gonbitea luzatzen zaie herritarrei bertan parte hartzeko.

Informazio gehiagorako, herritarrak 900 10 49 23 doako telefono zenbakia deitu dezakete.


Debabarrena eskualdeko mankomunitateak 13 milioi eurotik gorako aurrekontua onartu du

Debabarrena Eskualdeko Mankomunitateak 13.157.166 euroko aurrekontua onartu du 2018. urterako. Ahalegin ekonomiko nagusia hiri-hondakinen gaikako bilketara eta kudeaketara bideratutako partidetan ikusten da, partida horien zenbatekoa 8.724.505 euro baita, aurrekontuaren % 66 baino gehiago. Atal horretan, nabarmentzekoa da hondakinen altako kudeaketagatik Mankomunitateak GHKri ordaindu beharreko 3.401.976 euroko zenbatekoa.

Elgoibarren errefusarentzako edukiontzi berriak

Urtarrilean zehar Debabarrenako Mankomunitateak errefusarentzat txartel bidez irekitzen diren edukiontzi gris berriak jarriko ditu. Europak ezarritako birziklapen maila gainditzeko helburuarekin, Debabarrenako Mankomunitateak, udalerri guztietan hondakin bilketa sistema berria bultzatzen ari da non organikoa eta errefusaren edukiontziak itxitura elektronikoa izango duten eta txartel bidez ireki ahal izango diren.

Elgoibarko informazio bulegoa zabalik!

Elgoibarko informazio bulegoa zabalik! Urtarrilaren 8tik 18ra kultur etxean egongo gara. Ordutegia astelehenetik ostiralera 11:00-20:00 eta larunbatetan 9:00-14:00etara. Etorri zure kit-a jasotzera!

Elgoibarko informazio bulegoa zabalik! Urtarrilaren 8tik 18ra kultur etxean egongo gara. Ordutegia astelehenetik ostiralera 11:00-20:00 eta larunbatetan 9:00-14:00etara. Etorri zure kit-a jasotzera! 

 

 


Subscribe to