Deba eta Mutrikuko udalerrietan ezarritako sistema berriaren komunikazio memoria
Txartela duten edukiontzien bitartez hondakinak biltzeko sistemaren ezarpena jasotzen da memoria honetan
Txartela duten edukiontzien bitartez hondakinak biltzeko sistemaren ezarpena jasotzen da memoria honetan
Debabarrena Eskualdeko Mankomunitatean, gaikako bilketaren ehunekoa hobetu egin da berriz ere 2016. urtean, eta % 42,04ra iritsi da, hau da, 2,4 puntutan igo da 2015eko ehunekoa (% 39,66). Datua udalerrien arabera aztertuta ikus dezakegunez, emaitzarik onenak Eibarren (% 46,57), Elgoibarren (% 44,63) eta Mallabian (% 45,54) lortu dira.
Apirilaren 20an igorritako eta 2017ko 1. hiruhilabeteko fakturan, 2016ko ekitaldian 5. edukiontzia, gutxienez 25 alditan, erabili ez zuten erabiltzaileei, administrazio akats bat egin da. Horren ondorioz, erabiltzaile hauei ordaintzea zegokien zenbatekoa baino 8,48 € gehiago fakturatu zaie
Tamaina handiko hondakinak behar bezala tratatzea garrantzitsua da birziklatze-prozesurako eta kaleak garbi izateko ere lagungarri da, edukiontzien ondoan abandonatutako objektuen presentzia antiestetikorik izan ez dadin. Horregatik, eta behar ez bezalako jokabideak detektatu direnez, Debabarreneko Mankomunitateak gogorarazi nahi du badela doako bilketa-zerbitzu bat edukiontzietan sartu ezin diren hondakin guztientzat.
Debabarrenako Mankomunitateak, gaikako bilketa indartzeko eta birziklatzearen emaitzak hobetzeko aurrera daramatzan jardunen esparruan, Birziklatzearen Gida argitaratu du, herritarrak sentsibilizatzeko eta hondakin zatiak bereizteko dauzkaten zalantzak argitzeko. Gidaren 34.000 ale argitaratuko dira, eta Debabarrenako etxebizitza guztietan banatuko dira. Mankomunitatearen webgunean eta telefono mugikorretarako prestatutako aplikazioan ere kontsultatu ahal izango da informazioa.
Debabarrena Eskualdeko Mankomunitateak udalerri guztietara zabalduko du edukiontzi grisaren erabilera, Europako birziklatze-alorreko helburua lortzeko eta 2020. urtean % 50a gainditzeko abian jarri duen estrategiaren barruan.
Debabarrenako Mankomunitatetik, hondakinen bilketa sistema berriaren inguruko informazio eskutitzak bidali ditugu Eibarko etxebizitzetara
Azaroaren 22tik aurrera, Eibarreko Udalak eta Debabarrenako Mankomunitateak hondakinen bilketa sistema berria jarriko du martxan, birziklapen tasak gaikako bilketan %60-a gainditzeko helburuarekin.
Debabarrena Mankomunitateak edukiontzi grisaren erabilera zabalduko du Eibarren, birziklapenaren alorrean Europako helburua lortzeko eta 2020. urtean % 50a gainditzeko Mankomunitatearen estrategiaren zati gisa. 2017ko irailera bitarte metatutako emaitzak % 48,45ekoak dira; Mankomunitatearen presidente Arcadio Benítezek modu positiboan balioetsi ditu ehuneko horiek, baina honako hau adierazi du: “Guztion konpromisoa behar dugu ehuneko handiagoak lortzeko eta Europako % 50eko helburua gainditzeko”.