Skip to main content

Gora egin du birziklatu ezin diren hondakinen kopuruak Debabarrenan, 2020ko lehen seihilekoarekin alderatuta

2021eko lehen seihilekoan, 100 tona hondakin gehiago bildu dira errefusaren zatikian, 2020ko datuekin alderatuta. Horrek esan nahi du urtetik urtera hobetzen ari ziren datuetan atzera pausu txiki bat egon dela.

  • Mankomunitateak azpimarratu du, beste behin ere, garrantzitsua dela hondakin bakoitza dagokion edukiontzian uztea, ez bakarrik etxean, baita kalean, parkeetan, tabernetan, enpresetan etab., guztiak birziklatu ahal izateko eta ingurumena zaintzen laguntzeko.

Maiatzean eta uztailean 22 edukiontzi erre dituzte Eibarren, Mankomunitateari 13.592 euroko gastua eraginez

Maiatzean 9 edukiontzi erre ziren eta uztaileko lehen aste honetan 13 erre dituzte, azken biak bart gauean Bidebarrieta kalean.

Maiatzaren 8tik 9rako gauean 9 edukiontzi erre zituzten Eibarren eta uztaileko lehen aste honetan 13. Bart gauean gertatu dira ordena publikoaren aurkako azken gertakariak: Bidebarrieta kalean bi edukiontzi erre dituzte San Andres hezkuntza zentrotik gertu, urdin bat eta hori bat. 

Gaur hasi dira Urruzunoko zabortegia behin betiko zigilatzeko lanak

Aldez aurreko prestaketa-lanen ondoren, gaur hasi dira Urruzunoko hiri-hondakin geldoen zabortegi zaharreko 2. gunea zigilatzeko eta ingurumena berreskuratzeko lanak.

Gaur hasiko dira Urruzunoko zabortegiko 2. gunea behin betiko zigilatzeko lanak, prestaketa lanak egin ondoren eta obrak kontratatzeko prozesua amaituta. Gune hau zigilatzearekin batera, zabortegia erabat itxi eta ingurumena berreskuratuko da, 1. gunea 2013an itxi zen.

Eibarko Unzaga Plazako poltsa konpostagarriak eskuratzeko makina lekualdatuko da bihar

Jubiletxe eraikineko sarreraren ondoko arkupera eramango da, egungo kokalekuan obra batzuk hasi direlako.

Gaur egun, Eibarko Unzaga Plazako taxi geltokiaren ondoan dago poltsa konpostagarriak eskuratzeko makina, eta biharlekualdatu egingo da, eremu horretan obrak hasi direlako. Ostegunetik aurrera, Unzaga Plazako Jubiletxe eraikineko sarreraren ondoko arkupean egongo da.

Astelehenean hasiko da Mankomunitatea lurpeko 52 edukiontzi lurrazalekoengatik ordezkatzen

Herriz herri egingo dira lanak: lehenik, astelehenean, Mallabiakoak aldatuko dira, ondoren Ermuakoak, Eibarkoak, Elgoibarkoak eta, azkenik, Mutrikukoak.

2020ko abenduaren 16ko Batzar Orokorrean onartu zen eskualdeko 52 lurpeko edukiontzi lurrazalekoengatik aldatzea, udalerri bakoitzeko edukiontzien egoera aztertu ostean. Astelehenean, irailak 13, hasiko dira lanak eta azaroaren 2rako amaituta egotea aurreikusten da.

Subscribe to