Skip to main content

Azitaingo industrialdeko 18 enpresek erakutsi dute interesa film industriala jasotzeko proba pilotuan parte hartzeko

• Irailaren 25etik aurrera, Azitaingo industrialdeko enpresek Eibarko Garbigunera eraman ahal izango dute beren enbalaje-plastikoa edo film industriala, tailerretan sortutako hondakinen gaikako bilketa hobetzeko.

Debabarrenako Mankomunitateak proba pilotu bat jarriko du martxan Azitaingo industrialdean film industriala biltzea bideragarria den aztertzeko, eta 18 enpresek erakutsi dute parte hartzeko interesa.

1087kg kafe kapsula jaso dira udan edukiontzi berrietan

Uztailean eta abuztuan 1087kg kafe kapsula jaso dira guztira eskualdean, Mankomunitateak ekainean instalatu zituen edukiontzi berrietan.

Ekainean jarri ziren erabilgarri Debabarrenako Mankomunitateak eskualdeko herrietan kafe kapsulak jasotzeko 45 edukiontzi berriak, Eusko Jaularitzaren laguntzari esker. Ordutik, uztailean eta abuztuan 1087kg kafe kapsula jaso dira edukiontzietan.

Uztailean guztira 627kg kafe kapsula jaso ziren eta, abuztuan, berriz, 460kg.

2021eko martxotik jasotzen dira kafe kapsulak banatuta

Kamioi bikonpartimentatu berria erosi du Mankomunitateak

Landa eremuko jatetxeetan errefusa eta organikoa jasotzeko erabiliko da, eta baita fruta dendetako kartoizko eta egurrezko kaxak jasotzeko.

Gaikako bilketan eta kale garbiketan eskaintzen dituen zerbitzuak hobetzen jarraitzeko helburuarekin, kamioi bikonpartimentatu berria erosi du Mankomunitateak.

Gaikako bilketa hobetzea eta efizientzia handitzea helburu

Mankomunitateak eskualdeko edukiontzien lateralizazioa jarriko du martxan

Hondakinak edukiontzietara botatzea erraztuko duten edukiontziak jarriko dira, gaikako bilketa handitzeko asmoz.

Debabarrenako Mankomunitateak gaikako bilketari lotutako zenbakiak handitzeko lanean jarraitzen du. Hala, bide horretan beste pauso bat emango da datozen asteetan. Izan ere, edukiontzi lateralak jartzen hasiko Mankomunitatea datorren astean eskualdeeko herrietan, igluak ordezkatuz.

Hezitzaileak Elgoibar eta Ermuako biohondakinen edukiontzietan

Biohondakinen edukiontzian utzi daitezkeen hondakinen inguruko informazioa emango dute.

Azaroaren 6tik 10era Elgoibarren eta azaroaren 13tik 17ra Ermuan izango dira Mankomunitateko ingurumen hezitzaileak, hondakin organikoen edukiontzien alboan, edukiontzi marroira bota daitezkeen hondakinen inguruko informazioa ematen. Oraingoz, bi udalerri hauetan soilik egongo dira hezitzaileak, biztanleko biohondakin gutxien sailkatzen dutenak baitira. Helburua da hondakin organikoen bilketa hobetzea.

Edukiontzi urdin eta hori berriak abenduaren 1etik aurrera erabili ahal izango dira

Mankomunitatea edukiontzi urdin eta hori berriak instalatzen hasi da eskualdeko herrietan, eta zerbitzuz kanpo daude abenduaren 1era arte, zerbitzu berria martxan jartzen denera arte.

Debabarrenako Mankomunitatea azaroaren 6an hasi zen edukiontzi lateral berriak jartzen eskualdeko herrietan, horiak eta urdinak, igluak ordezkatzeko 456 edukiontzi guztira, eta zerbitzu berria abenduaren 1ean hasiko da. Ondorioz, instalatu diren edukiontzi berriak ezingo dira erabili abenduaren 1era arte.

Erabilgarri daude 456 edukiontzi hori eta urdin berriak

Hondakinak edukiontzietara botatzea errazteko jarri dira edukiontzi hori eta urdin berriak, iglu itxurakoak ordezkatuz, gaikako bilketa handitzeko asmoz.

Azaroan zehar, Debabarreneko Mankomunitateak iglu formako 456 edukiontzi hori eta urdin ordezkatu ditu, estetikoki marroiaren eta grisaren antza duten eta irisgarriagoak diren beste batzuekin. Gaurtik aurrera, 2023ko abenduaren 1a, edukiontzi berri hauek erabilgarri daude.

Subscribe to