Debabarreneko edukiontzi marroietan hondakin organikoak botatzeko txartel marroia erabili beharko da apirilaren 7tik aurrera Soraluzen
Asteburu honetan, igandean, informazio-karpa jarriko da, herritarrek txartel marroiaren erabilerari buruzko azalpenak jasotzeko eta dituzten zalantzak argitzeko aukera izan dezaten.Horrez gain, apirilaren 1etik 5era, Kale Barren 8 (Udaletxeko bulegoetan) kokatutako informazio-bulegoak egongo dira zabalik, oraindik txartel marroia jaso ez dutenek bertan eskuratu ahal izateko.