Skip to main content

Mankomunitateak lehendakari berria du

• Ion Zubiaurrek hartu du lehendakari kargua gaur goizean egin den batzordean, bozken gehiengo absolutua lortu ostean, 8 bozka lortu ditu 12tik.

Debabarrenako Mankomunitateko lehendakaria hautatzeko ezohiko batzordea egin da gaur goizean eta Ion Zubiaurrek hartu du kargua bozken gehiengoa lortu ostean. Hurrengo lau urteetan bera izango da Mankomunitatearen ordezkari nagusia eta “gogotsu” hartu du erronka berria.


Hauxe izango da agintaldi honetako Debabarrena Mankomunitateko gobernu batzordea:

Etiketak
Idazkaritza

Eibarko garbigunea bisitatu dute SD Eibar-eko kanpuseko haurrek

• Bisita gidatua egin dute Mankomunitateko ingurumen-teknikariaren eskutik, garbigunean utzi daitekeen hondakin mota bakoitzaren ezaugarriak azalduz.

Debabarrenako Mankomunitateak heziketa bisitak egin ohi ditu garbigunera eskualdeko ikastetxe eta kanpusetako haur taldeekin. Eibarko garbigunea bisitatu duen azken taldea SD Eibarko campuseko haurrena izan da.

2022an 26.049kg hondakin arriskutsu jaso ziren Debabarrenan

Hondakin mota hauek garbiguneetan eta mini garbiguneetan jasotzen dira.

Debabarrenako Mankomunitateak 26.049 kg hondakin arriskutsu jaso zituen 2022an. Batez ere pintura zaharkituak jaso ziren (11.345kg), baita plastikozko ontzi handiak (2.861kg) eta produktu kimikoak (2.757kg). Hondakin hauen kudeaketa, daukaten arriskutsua medio, oso garrantzitsua eta sentsiblea da.

Mankomunitateak baliabideak hirukoiztuko ditu kale garbiketa zerbitzuan Eibarren San Joan jaietan

Joan den asteburuan, Mankomunitateak kaleak garbitzeko baliabideak handitu zituen Eibarko San Joan jaietako aurreko asteburuan, eta San Joanetan ere berdin egingo du, Eibarko kaleak egoera atseginean mantentzeko jaietan zehar.

San Joan jaietan Eibarren eskaintzen duen kale garbiketa zerbitzua indartuko du Mankomunitateak, jaiegunetan herriko kaleak garbi eta atsegin mantentzeko.

Errefortzuko baliabideak

Subscribe to