Skip to main content

Debabarreneko Mankomunitatearen eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren prentsaurrekoa

Frakzio organikoak biltzeko esperientzia froga

Debabarreneko Mankomunitateak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin frakzio organikoen bilketarako hitzarmena sinatu du. Gipuzkoako Foru Aldundiak 50.000 €ko diru-laguntzarekin finantzatuko du jarduera hau.  Diru-laguntza hau material espezifikoa, edukontziak, erosteko erabiliko da, bilketa hau egin ahal izateko.

Edukiontzia marroia izango da eta esperientzia hau, 38 edukiontzi Eibar eta Elgoibarko udalerrietan jarriz, abian jarriko da. 2011ko urtarrilean martxan jarriko dela aurreikusten da.

Debabarreneko hiru jantokitan egindako proiektu pilotuak elikagaien xahuketaren gaineko emaitza esanguratsuak utzi ditu

Debabarreneko Mankomunitateak, Albera Ingurumena enpresarekin elkarlanean, 2025eko urrian aurkeztu ditu elikagaien xahuketaren prebentziorako proiektu pilotuaren emaitzak eta ondorio nagusiak. Ekimen hau Debabarreneko hiru jantokitan gauzatu da: Elgoibarko CEIP Elgoibar eskolan, Soraluzeko CEIP Plaentxi eskolan eta Nuestra Señora de la Merced egoitzan (Soraluze).

Debabarreneko edukiontzi marroietan hondakin organikoak botatzeko txartel marroia erabili beharko da apirilaren 28tik aurrera Deban

Asteburu honetan, larunbatean, informazio-karpa jarriko da, herritarrek txartel marroiaren erabilerari buruzko azalpenak jasotzeko eta dituzten zalantzak argitzeko aukera izan dezaten. Horrez gain, apirilak 8, 9 eta 12 Udal Lokal Berrian (Portu Kalea, 3, Deba), eta apirilak 10 eta 11 Kalebarreneko lokalean (Itziar) kokatutako informazio-bulegoak egongo dira zabalik, oraindik txartel marroia jaso ez dutenek bertan eskuratu ahal izateko.

Iritsi da Eibarrera eta Elgoibarrera Biohondakinak gaika biltzeko edukionzi berria

Hasieran, 5.000 familiak har dezakete parte hondakin-mota honen bilketan. Horretarako, edukiontzia irekitzeko giltza eskatu behar da.

Hondakinen birziklaketa hobetzeko konpromisoari tinko eusten dio Debabarrena Eskualdeko Mankomunitateak. Ahalegin horri jarraiki, biohondakinak biltzeko sistema berri bat ezarri behar du laster, kalean: edukiontzi berriak (marroiak).

Etxeko olio birziklatzeko sustapen kanpaina abiarazi du Debabarrena Eskualdeko Mankomunitateak Ekograsekin batera

"Sukaldean erabilitako olioa duzu eta ez dakizu harekin zer egin? Halaxe dio kanpaina berri honen irrati bidezko iragarki baten hasierak. Kanpainak Debabarreneko biztanleak kontzientziatzea bilatu nahi du etxeko olioaren gaikako bilketa sustatzeko xedean.

Elkarte gastronomikoei zuzendutako 5. edukiontziaren erabilera sustatzeko kanpaina berri bat

Debabarrena Eskualdeko Mankomunitateak kanpaina berri bat hasi du bostgarren edukiontziaren erabilera sustatzeko, biohondakinak berziklatzeko, alegia. Kanpainaren helburuetako bat, gure eskualdeko elkarte gastronomikoetan edukiontzi honen erabilera zabaltzea da, zuek sortutako hondakinen portzentai haundi batek jatorri organikoa baitu.

Subscribe to