Skip to main content

Epeleko biohondakinaren lehen karakterizazioen arabera, Debabarrenako bilketaren kalitatea nabarmen hobetu da

Eibarren, Elgoibarren, Deban eta Mutrikun aztertutako laginek %96,76 eta %98,84 arteko frakzio konpostagarria erakusten dute; beraz, emaitza horiek Debabarrenan biohondakina biltzeko sistemak bilakaera positiboa izan duela berresten dute.

Debabarrenako Mankomunitateak eskualdean jasotako eta Epeleko instalazioan tratatutako biohondakinari egindako lehen karakterizazioen emaitzak jaso ditu. Instalazioa GHK-koa da, eta Legazpin dago.

Debabarrenako industrietan hiri hondakinekin pareka daitezkeen hondakinen prebentzioa eta murrizketa sustatzeko egitasmoa

Debabarrenako Udalerrien Mankomunitateak eskualdeko industria-enpresetan hiri hondakinekin pareka daitezkeen hondakinen prebentzioa eta murrizketa sustatzeko proiektu berri bat jarri du abian

Egitasmoa 2026ko uztailetik 2027ko martxora bitartean garatuko da Eibar, Ermua, Elgoibar, Deba, Mutriku, Soraluze, Mendaro eta Mallabia udalerrietako industrialdeetan.

Horretarako, enpresa bakoitzeko arduradunekin harremanetan jarriko gara, industria-enpresen errolda eguneratzeko, hondakinen kudeaketari buruzko informazioa biltzeko eta sentsibilizazio kanpainak garatzeko.

Subscribe to