Skip to main content

Debabarreneko Mankomunitateak edukiontzi marroiaren erabilerari buruzko informazioa indartu du eta poltsa konpostagarriak banatzeko sistema hobetu du

Debabarrenako Mankomunitateak, udalen aurretiko akordioarekin, Deba, Mutriku, Soraluze, Mendaro eta Mallabiako udalerrietako herritarrei informazio gutunak bidaltzeko fase berri bat abiarazi du, edukiontzi marroiaren erabilera egokia sustatzen jarraitzeko eta hondakin organikoen bilketa selektiboa hobetzeko helburuarekin.

Ekimen honek jarraipena ematen dio Eibarren, Ermuan eta Elgoibarren egindako ekintzari, Mankomunitateak hondakinak kudeatzeko sistema eraginkorrago eta iraunkorrago baterantz aurrera egiteko garatzen ari den jarraipen-lanaren barruan..

“A ze marroia! / El Gran Marrón”: Ermuak bat egingo du hondakin organikoak birziklatzea sustatzeko kanpainarekin, maiatzaren 21ean

Ermuan “A ze marroia! / El Gran Marrón” kanpaina egingo da datorren ostegunean, maiatzaren 21ean; hau da, Bizkaiko Foru Aldundiak, Garbiker sozietate publikoaren bitartez, eta Debabarrenako Mankomunitateak elkarrekin sustatuko ekimena, edukiontzi marroia erabiltzea bultzatzeko eta herritarrak hondakin organikoak birziklatzeko sistemara atxikitzea errazteko helburuarekin.

Gaurtik aurrera kafe-kapsulak utzi ahal izango dira mini garbiguneetan, Mankomunitateak eta Nestlek sinatutako hitzarmenari esker

Eskualdeko 12 garbiguneetan aldaketa txikiak egingo dira plastikozko eta aluminiozko kapsulak konpartimentu desberdinetan utzi ahal izateko.

Plastikozko edo aluminiozko kafe kapsulen erabilerak nabarmen egin du gora azken urteotan. Orain arte, hondakin horiek errefusaren edukiontzi grisean uzten ziren eta ez ziren birziklatzen, baina martxoaren 5etik aurrera irteera bat eman ahal izango zaie birziklatzeko edo balorizatzeko.

Debarrenako Mankomunitateak hondakinak prebenitzeko europako astea ospatuko du, Ermuan errefusaren karakterizazio bat burutuz

Ermuko Orbe Kardinalaren plazan, azaroaren 20an, herriko Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako ikasleek parte hartuko duten errefusaren edukiontziaren karakterizazioa burutuko da. Erakustaldi pedagogikoan, gaur egun ere edukiontzi grisera botatzen diren hondakin birziklagarrien kopurua ikusi ahal izango da. Edukiontzi grisean utzi ondoren, hondakin gehienak ezin dira aprobetxatu eta Zubietako plantan errausten dira, ingurumenari kalte eginez eta dirua xahutuz

 

Martxotik aurrera, txartel marroia erabili beharko da Debabarreneko edukiontzi marroietan hondakin organikoak botatzeko

Debabarreneko Mankomunitateak hondakin organikoen edukiontzi marroietarako irekitze elektronikoaren sistema ezarriko du. Helburua da bilketa selektiboaren eraginkortasuna handitzea eta hondakin organikoen kudeaketa hobetzea eskualdean. Martxotik aurrera, edukiontziak erabiltzeko, herritarrek txartel elektroniko bat edo telefono mugikorreko aplikazio bat erabili beharko dute.

Mankomunitateak txartelak banatzeko epea luzatu du ostiralerarte Ermuan

Ermuan, martxoaren 24an txartelak banatzen hasi zirenetik martxoaren 31erarte, aurreikusitako 7.316 txarteletatik 5.156 banatu dira, hau da, txartel guztien % 70,48. Zehazki, 4.001 txartel etxeetan banatu dira eta 1.155 txartel merkatu plazako bulegoetan.

Oraindik egin ez duten herritarrek txartelak jaso ahal izan ditzaten, Mankomunitateak Ermuako merkatu plazako minibiziaren kontrako elkartearen bulegoan  banaketa egunak luzatzea erabaki du, apirilaren 2tik 4ra, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

Mankomunitateak txartelak banatzeko epea luzatu eta biohondakinen edukiontziaren itxiera martxoaren 31ra arte atzeratu du Eibarren

Martxoaren 10ean txartelak banatzen hasi zirenetik martxoaren 20rarte, aurreikusitako 13.414 txarteletatik 9.880 banatu dira, hau da, txartel guztien % 73,65. Zehazki, 7.127 txartel etxeetan banatu dira eta 2.753 txartel Untzagako nagusien-etxeko bulegoetan.

Oraindik egin ez duten herritarrek txartelak jaso ahal izan ditzaten, Mankomunitateak Untzagako erretiratuen etxean banaketa egunak luzatzea erabaki du, martxoaren 24tik 28ra, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

Subscribe to