Debabarreneko Mankomunitateak ingurumen heziketa saioak ematen ditu eskualdeko ikastetxeetan, birziklatzeko ohitura onak belaunaldi berrietara zabaltzeko, Mankomunitatearen hondakinen kudeaketako lana ikustarazteko eta ulertarazteko, eta ingurumenaren errespetua eta zaintza sustatzeko helburuarekin.
Zure ikastetxean ingurumen heziketa saio bat egin nahi baduzu, idatzi helbide honetara: ingurumena@debabarrena.eus


