Kalean dauden edukiontzi urdinei esker, etxean sortutako kartoizko ontziak, papera, egunkariak eta abar berreskuratu ahal dira. Haien lehengaia, zelulosa, paper enpresetan birziklatzen da, produktu berriak egiteko.
Utzi daitezke
- Egunkariak eta aldakizkariak…
- Publizitatea
- Paper eta kartoizko ontziak eta kutxak (gaileta-kutxak, zereal-kutxak, zapata-kutxak)
- Paper-poltsak
Ezin daitezke utzi
- Paper zikinak eta erabilitako pixoihalak
- Aluminiozko papera
- Paper plastikotua, argizari-papera eta paper metalizatua
- Brik motako ontziak
- Beira edo plastikozko ontziak, latak, metalezko ontziak
Prozedura
- Kartoia tolestu behar da
- Ez sartu papera edo kartoia ez den ezer (grapak, azalak eta plastikozko tutuak)
- Ez utzi plastikozko poltsarik
- Ez utzi ezer edukiontzitik kanpo. Edukiontzia beteta badago, eraman papera eta kartoia hurrengo edukiontzi urdinera. Ez utzi kalean
Ingurumenerako onurak
- Papera birziklatuz, zuhaitzak moztea galarazten dugu, papera egiteko behar den zelulosa zuhaitzetatik hartzen baita. Gainera, baso-soilketa galarazten dugu eta azkar hazten diren zuhaitzen (pinua, eukaliptoa, ...) gehiegizko monolaborea murrizten dugu
- Basoen kontserbazioa: Berreskuratzen den paper tona bakoitzari esker, 17 zuhaitz heldu gutxiago mozten dira eta, horrenbestez, paper-orea produzitzeko zuhaitz-espezieak masiboki ez landatzea lortzen da
- Tona bat paper birziklatu fabrikatzeko, erabilitako 1.250 kilo paper behar da; kalitatezko tona bat paer egiteko, berriz, 3.300 kilo zur behar da (20 zuhaitz)
- Energia aurrezten da eta uraren eta atmosferaren kutsadura mailak jaisten dira. Birziklatutako paper tona bakoitzeko, 5.000 kwh eta 400.000 litro ur inguru aurrezten dira
- Deuseztatu beharreko hondakin gutxiago daude